Elhuyar - Zientzia
2017/4/30
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Matematika

BURUA ZULOTIK BAIETZ!

2013/02/26 Arantxa Txintxurreta

BEHAR DITUZU
Orri erdi bat (DINA4 edo folio bat)
Guraizeak

ZER EGIN
Tolestu orria erditik, ardatzik luzeenetik.
Guraizearekin ebaketak egin, marrazkian azaltzen den gisan:


hasi ebakitzen tolestutako aldetik. Ebaki, baina ez bukaera arte. Hurrengo ebaketa beste aldetik hasi, hau da, tolestutako alderantz. Eta hori ere ez moztu bukaera arte.

 

Hirugarren ebaketa tolestutako aldetik egin berriz, eta, aurrekoetan bezala, orria guztiz zeharkatu baino lehen amaitu.
Alde batetik zein bestetik, modu horretara ebaki orri osoa.
Ebaketa batetik bestera utzi 1 cm-ko tartea, gutxi gorabehera.


Orria horizontalki guztiz ebaki dugunean, zabaldu, kontu handiz, eta azken ebaketa egin, luzetara, aurreko ebaketen erdi-erditik (ikus marrazkia). Kontuz: ez itzazu moztu lehen eta azken atalak!


Beldurrik gabe luzatu orria, eta ikusiko duzu nolako lepokoa egin duzun: ez bat, baizik eta bi bururentzako adinako lepokoa!

AZALPENA
Egin duzuna matematikoki azal daiteke. Hobeto esanda, topologikoki azal daiteke. Topologia matematikaren adar bat da, eta dio, besteak beste, irudiak luza daitezkeela haien azalera aldatu gabe.

Ebakitzen hasi baino lehen orria koloreztatzen baduzu, are politagoa aterako zaizu lepokoa!


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com