Elhuyar - Zientzia
2017/11/24
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Osasuna

Nola esertzen zara?

2013/03/07 Lorea Arakistain

Ordenagailuaren aurrean, ikasgelan, sofan... edonon gaudela ere, modu askotara eser gaitezke: zuzen, erdi-etzanda, hankak gurutzatuta... baina, ez dio berdin nola esertzen garen. Esertzeko modua eta sentitzeko modua bat etorri ohi dira. Baina zein da zeinen ondorio? Pentsa daiteke gure izateko eraren arabera esertzen garela modu batera edo bestera. Hau da, alperra etzan egiten dela. Eta oso seguru sentitzen dena zuzen esertzen dela. Baina alderantziz ere gertatzen da, bai horixe!
Aulkian zuzen eserita egoteak norberaren buruarekiko segurtasuna areagotzen du. Hori ondorioztatu dute Ohioko Unibertsitateko ikertzaile batzuek.
Esperimentuan, ordenagailu aurrean lau modutara esertzeko eskatu zieten ikasleei: zuzen, bularra ateraz, gorputza aurrerantz erortzen utzita eta belaunei begira. Horrela zeudela, galderak egin zizkieten. Bada, erantzunetan, beren buruari buruz askoz iritzi hobea azaldu zuten zuzen eserita zeudenek gorputza aurrerantz erortzen utzita edo belaunei begira eserita zeudenek baino.
Horrenbestez, besteek zutaz iritzi ona izateko bakarrik ez, zure buruarekin konfiantza izateko ere ona da zuzen esertzea. Eta bizkarreko minik ez izateko ere bai, noski.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com