Elhuyar - Zientzia
2017/6/22
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Ingurumena; Nekazaritza, basogintza, abeltzaintza eta arrantza

ARDIEI ILEA MOZTEA

2013/03/22 Ana Galarraga

 

NOLA EGITEN DA?
Ardiak geldirik egon behar du, eta, horretarako, moztaileak belaunen artean irmo eusten dio; ardiaren eskuineko hanka ipurdi atzean ipiniz, ez da nolanahi mugituko!
Horrela dagoela, sabelaldeko artilea ebakitzen zaio.
Hori bukatuta, biratu egiten da pixka bat ardia, eta agerian geratzen zaion artilea mozten.
Ondoren berriro biratzen da, eta, berriro, agerian geratzen zaion artilea mozten. Horrela, amaitu arte.

Kopeta-ilea moztu edo ez artzainaren aukera izaten da.

 

ZEINEK EGITEN DU?
Uda iristean, ardiek ilea luzea dutela ikusten duenean, artzainak moztaile-taldeari deitzen dio.

3-4 pertsonak osatutako taldeak ibiltzen dira artaldez artalde, ilea mozten. Goizeko 8etatik arratsaldeko 3retara egiten dute lan, eta ordu horietan, udan, 450 ardiri moztu diezaiokete ilea!

Lana amaituta, bazkaltzera joan ohi dira, artzainak gonbidatuta. On egin!

ARDI GUZTIAK EZ DIRA BERDINAK
Eta ilea moztean nabarmena da hori. Adibidez, ardi latxa burubeltzak hanketan ile asko du; latxa buruzuriak baino gehiago. Eta sasiardiek ez dute ilerik tripa aldean.

Kontuan izan ilea moztu baino lehen zintzarria kendu behar zaiela!

 

ARGAZKIAK: ARDI MOZTEN, LEIRE AGIRRE


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com