Elhuyar - Zientzia
2017/7/23
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak
inprimatu

Lapikoan / Artikuluak / Ingurumena; Lurraren zientziak; Biziaren zientziak; Nekazaritza, basogintza, abeltzaintza eta arrantza

Kontuz, gu inbaditzera datoz!

2013/04/11 Lorea Arakistain

Espezie inbaditzailea jatorriz eskualde batekoa izanik beste eskualde batean zabaltzen den espeziea da. Beren etxean kalterik eragiten ez badute ere, kanpora ateratakoan espezie asko arazo larria bihurtzen dira. Espezie autoktonoak menperatu, eta lur berria konkistatzeko ahalmena izan dezakete, eta jaun eta jabe bihurtu, bertakoak desagerrarazteraino. Izan ere, leku berrietan ez dute jatorrian zuten harrapari-erasorik. Espezie inbaditzaile deitzen zaie horrelakoei, eta Euskal Herrira ere iritsi dira: Cortaderia selloana panpa-belarra, Robinia pseusoacacia sasiakazia, Dreissena polymorpha zebra-muskuilua, Procambarus clarkii ibai-karramarro amerikarra, Mustela vison bisoi amerikarra eta Myocastor coypus karraskaria.

Espezie inbaditzaileek bidaia egiten dute gugana iristeko. Euren kasa edo gizakiak lagunduta. Eta nahita edo nahi gabe. Kasu batzuetan, berak erabiltzeko ekarri ditu gizakiak, eta, ondoren, konturatu da bere lekutik kanpo on baino kalte gehiago sortu dutela. Beste zenbaitetan, aldiz, nahi gabe ekarri ditu, itsasontziei itsatsita, adibidez.

Onena da espezie inbaditzaileei beren etxetik irteten ez uztea. Neurriak hartu behar dira sartzen ez uzteko, baina, batzuetan, iritsi arte ez dira ikusten. Horrelakoetan, espeziea asko zabaldu ez bada, litekeena da konponbidea izatea. Baina beste batzuetan... beranduegi izaten da!

 

 


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com