Elhuyar - Zientzia
2017/7/27
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak

Biziaren zientziak

Hurrengoak

Lapikoan sartu diren azken edukiak (1/10)

artikulua
Kontuz, gu inbaditzera datoz!
Unescok Biodibertsitate Biologikoaren Urtea izendatu du 2010a. Izan ere, espezie inbaditzaileen arriskuaz ohartarazi nahi gaituzte. Baina, zer dira espezie inbaditzaileak? Nondik datoz? Eta, zer nahi dute?
2013/04/11
artikulua
Mailu-marrazoaren buruaren misterioa
Mailu-marrazoa mailu-itxurako buruagatik da berezia. Berezia eta bakarra. Ez dago munduan horrelako itxura duen beste izakirik. Horregatik, ikertzaileak berrehun urtez aritu dira mailu-burua aztertzen, zertarako balio duen jakiteko. Marrazoa arotza balitz, iltzeak kolpatzeko dela pentsatuko genuke, baina ur azpian beste zerbaitek behar zuen izan. Izan ere, naturan, kasualitateak ez, arrazoiak aurkitzen dira.
2013/02/26
artikulua
Animalia pozoitsuetan pozoitsuenak!
Erlearen ziztada ez da batere atsegina. Bainua hartzera joan eta medusa batek heltzea ere zorte txarra da; eta, min egiten du! Gure inguruan bizi diren animalia pozoitsuak dira erleak, liztorrak, medusak eta xabiroiak, adibidez. Baina pozoitsuak izan arren —eta min egiten duten arren— ez dira arriskutsuak. Munduan barrena badira oso arriskutsuak diren animaliak. Horietako batzuk hilgarriak dira, kontuz!
2012/04/03
artikulua
Kaka? Ez, loreontzia!
Ikerketa eta asmakizun guztiak ez dira laborategietan sortzen. Esperientziak balio handia du, eta horixe erakutsi digute Amerikako Estatu Batuetako Conneticut estatuko bi baserritarrek. Ezin ekologikoagoak diren loreontziak asmatu dituzte, behi-kakaz edo simaurrez eginak.
2012/03/07
artikulua
Odola jirafan gora eta behera
Zein animalia altuak diren jirafak! Behetik gora begiratu behar zaien horietakoak. Saskibaloi-jokalariei bezala; baina, askoz-askoz gehiago. Pentsa, batez beste, jirafak bost metro luze dira.
2012/02/01
artikulua
Hontza zuria
Zer iruditzen zaizue hontza polit hau? Ikusi al duzue inoiz hontzarik? Orain egun batzuk ezagutu nuen nik. Eskolarako bidean topatu nuen; lurrean zegoela, kolpe bat hartuta-edo. Beldurtuta zirudien. Goxo-goxo hartu nuen, eta gaixoa mugitu ere ez zen egiten.
2011/12/07
artikulua
Lumadun dinosauro pinpirina
Dinosauro hitzak narrasti izugarria esan nahi du. Eta honako hau, tamainan ez ezik, dotoretasunean ere izugarria zen. Beipiaosaurus zuen izena, eta luma handiz janzten zen, narrastietan eta dinosauroetan ohikoa ez den arren.
2011/11/08
artikulua
Martin arrantzalearen mokoarekin tunelera
Eskuineko argazkikoa txoria da, Martin arrantzalea hain zuzen ere. Ezkerrekoa, trena, Shinkansen bala-trena. Antzeman diezu non duten antzekotasuna? Bai horixe, oso antzeko mokoa dute.
2011/09/13
artikulua
Pentsamenduak irakurtzeko gai?
Ez, oraindik inor ez da gai besteen pentsamenduak irakurtzeko, baina horren antzeko zerbait egingo duen tresna bat asmatu nahian ari dira ikertzaileak.
2011/08/22
artikulua
Ugaztunen "haurdunaldiak"
Haurdunaldietatik haurrak jaiotzen dira. Eta haurrak pertsonak dira. Hortaz, pertsonak ez diren animaliak ezin dira haurdun egon! Umedun edo ernari daudela esaten da.
2010/07/08

Hurrengoak


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com