Elhuyar - Zientzia
2017/6/22
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak

Askotarikoak

Lapikoan sartu diren azken edukiak (1/1)

bitxikeria
Jatekoa, makillajea eta... klik! argazkia
Argazkietako jakiek jateko gogoa sortzen dute. A ze itxura! Baina ez ezazue horrelakorik egin, ez jan. Zergatik? Batzuetan ez delako dirudiena. Zuku freskagarri hori, agian, ez da zukua. Eta dirudien hori izan arren, zukua adibidez, sarri, makillatuta egoten da. Festarako jantzia! Argazkietan agertzen den esneak fresko-itxura izan dezan, platerak garbitzeko xaboi-burbuilak jartzen dizkiote gainean. Gosariaren argazkia egiteko tranpa handiagoa da; ez da esnerik erabiltzen. Esnez eta zerealez beteriko katilukoa ez da esnea; kola da. Esneak zerealak bustiko lituzkeelako eta bigun-itxura hartuko luketelako ordezten dute esnea kolagatik.
2012/02/20
bitxikeria
Munduko sugerik handiena
Munduko sugerik handiena Kolonbian bizi izan zen. Orain dela urte asko. Orain dela 58 – 60 milioi urte. Oso luzea zen, autobus bat bezain luzea. 13 metro luze zen. Eta, luzea izateaz gain, zabala ere bazen: nekez sartuko zatekeen etxeko atetik. Hortaz, pisutsua ere bazen. Tona bat baino gehiago pisatzen zuen, 1.135 kilogramo. Suge erraldoi mota haren izena Titanoboa Cerrejonensis da.
2012/01/26
bitxikeria
Kameleoiak ez du disimulatzeko asmorik
Kameleoiak ezagunak dira kolorez aldatzeko gaitasuna dutelako. Horri esker, etsaientzat ikusezin bihurtzen dira. Baina, nonbait, eboluzioan gaitasun hori garatu badute, ez da izan hobeto ezkutatzeko , baizik eta komunikatzeko.
2010/04/20
bitxikeria
Arrautzak jaurtitzeko lehiaketa unibertsitatean
Seguru inoiz lehiatu duzula zure lagunen aurka, ea nork botatzen duen urrutiago pilota bat, makila bat edo beste edozer gauza. Eta arrautza bat, egin duzue arrautza-jaurtiketarik?
2009/06/08
bitxikeria
Zertarako ordutegi-aldaketa?
Gaur ezagutzen dugun udako ordutegia 1973an gertatutako petrolio-krisiaren ondorio zuzena da. Urte hartan, petrolioa esportatzen duten lurraldeek petrolio-horniketa eten zuten, eta izugarrizko galerak eragin zituzten mundu osoan.
2008/04/23
bitxikeria
Deabruaren oinatzak?
Italiako Roccamonfina sumendiaren magalean, hiru lagunek beren oinatzak utzi zituzten duela 350.000 urte inguru. Bertako kondairek Satanenak direla diote, baina, zalantzarik gabe, gizakiek utzitakoak dira.
2003/03/24
bitxikeria
Eskoziako fosil ibiltaria
Orain dela 30 urte, Eskoziaren iparraldean, kareharrian gordetako fosil bat aurkitu zuten. Glasgow-ko Hunterian Museum-era eraman zuten, eta han, aztertu zuten zientzialariek arrain bat zela esan zuten.
2002/07/15
bitxikeria
Zientzialarien porrotak argitara
Estatu Batuetan gaizki atera diren esperimentuak plazaratuko dituen aldizkaria sortu da.
2002/06/25
bitxikeria
Txinpantzeen aztarnategiak
Ez da berria ikertzaileek historiaurreko gizakien aztarnategiak aztertzea, baina inoiz entzun al duzue txinpantzeen aztarnategiak ikertu dituztenik?
2002/05/24


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com