Elhuyar - Zientzia
2017/4/28
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak

Azken edukiak

Hurrengoak

Lapikoan sartu diren azken edukiak (1/46)

nola funtzionatzen du
Oinez korrika egiteko jaioak gara
Gizakiok aspalditxotik dugu gorputza korrika aritzeko egokitua; duela bi milioi urtetik, Utah eta Harvard Unibertsitateetako bi ikertzaileren arabera. Oinak ere, noski, moldatuta eta egokituta daude korrika-saioetan lurraren kontra egiten dituzten talkak jasateko. Eta, jakina, oin-zola lurrean zuzenean jarrita korrika aritzeko eboluzionatu zuten, ez oinetakoen barruan aritzeko.
2013/04/18
artikulua
Kontuz, gu inbaditzera datoz!
Unescok Biodibertsitate Biologikoaren Urtea izendatu du 2010a. Izan ere, espezie inbaditzaileen arriskuaz ohartarazi nahi gaituzte. Baina, zer dira espezie inbaditzaileak? Nondik datoz? Eta, zer nahi dute?
2013/04/11
artikulua
ARDIEI ILEA MOZTEA
Urtean zenbatetan mozten duzu ilea? Zeinek mozten dizu? Nola? Ardiei urtean behin edo bitan moztu ohi zaie ilea, eta ile-moztaileek egiten dute, bizar-makina indartsu bat erabiliz. Udan eta neguan egin ohi dute, eta garbi-garbi geratzen dira ardiak: jezteko garaian erraztu egiten baitu lana ile laburra izateak!
2013/03/22
artikulua
Nola esertzen zara?
Ordenagailuaren aurrean, ikasgelan, sofan... edonon gaudela ere, modu askotara eser gaitezke: zuzen, erdi-etzanda, hankak gurutzatuta... baina, ez dio berdin nola esertzen garen. Esertzeko modua eta sentitzeko modua bat etorri ohi dira. Baina zein da zeinen ondorio? Pentsa daiteke gure izateko eraren arabera esertzen garela modu batera edo bestera. Hau da, alperra etzan egiten dela. Eta oso seguru sentitzen dena zuzen esertzen dela. Baina alderantziz ere gertatzen da, bai horixe!
2013/03/07
artikulua
BURUA ZULOTIK BAIETZ!
Folio-erdi batean zulo bat egin, eta baietz burua sartu; bai nirea eta bai zurea! Ez duzula sinesten? Egin proba!
2013/02/26
artikulua
Mailu-marrazoaren buruaren misterioa
Mailu-marrazoa mailu-itxurako buruagatik da berezia. Berezia eta bakarra. Ez dago munduan horrelako itxura duen beste izakirik. Horregatik, ikertzaileak berrehun urtez aritu dira mailu-burua aztertzen, zertarako balio duen jakiteko. Marrazoa arotza balitz, iltzeak kolpatzeko dela pentsatuko genuke, baina ur azpian beste zerbaitek behar zuen izan. Izan ere, naturan, kasualitateak ez, arrazoiak aurkitzen dira.
2013/02/26
artikulua
Koloretako ibaia
Polita litzateke ortzadarrean bainatzea. Eta ortzadarraren parekoa da argazkiko ibaia. Bi izenez ezagutzen da: bost koloretako ibaia eta munduko ibairik ederrena. Izenak eta izana bat datoz. Ibaiak bost kolore ditu, eta izugarri ederra da. Baina haren benetako izena beste bat da: Caño Cristales.
2013/02/19
bitxikeria
Momia tatuatuak
Gizarte batzuetan, modernotik gutxi du tatuajeak. Zenbait kulturatan teknika zaharkitua da. Batzuentzat zaharkitua, eta beste batzuentzat modernoa. Baina, edozein kasutan, zaharra da tatuajea. Hain da zaharra, momien gorputzetan ere aurkitu dituzte tatuajeak.
2013/02/19
nola funtzionatzen du
PVC-ZKO PLASTIKOA
Zure inguruan, non dago plastikoa? Aulkian, leihoan, Chupa Chups-aren makilan? Poltsak, botilak, pertsianak, baloiak… Horiek guztiak eta gehiago plastikozkoak dira, nahiz eta plastiko guztiak ez diren berdinak. Jarraian azaltzen da nola egiten den PVC deitzen zaion plastiko-mota.
2013/02/19
artikulua
Zurru, zurru, zurrunga!
Gaua iristean, isiltasuna nagusitzen da, eta lasai egiten dugu lo. Lo egiten dugu, baldin eta aldamenekoaren gorputzaren soinuek uzten badigute. Aldemeneko horrek, noski, ez ditu apropos egiten zaratak. Ez gaitu izorratu nahi, konturatu ere ez da egiten; baina haren zurrungak 100 dezibelera irits daitezke, kasik auto baten tutua bezala. Eta 85 dezibeletik gorako zaratak kaltegarriak dira giza entzumenarentzat. Imajinatu ohean lo egin nahian egon eta auto baten tutua belarri ondoan izatea. Amesgaiztoa! Kasurik gogor eta desatseginean horrelakoak dira zurrungak. Hala ere, ohikoena da zurrungaren soinua arina izatea.
2013/02/19

Hurrengoak


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com