Elhuyar - Zientzia
2017/4/30
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak

Askotarikoak

Hurrengoak

Lapikoan sartu diren azken edukiak (1/5)

nola funtzionatzen du
Oinez korrika egiteko jaioak gara
Gizakiok aspalditxotik dugu gorputza korrika aritzeko egokitua; duela bi milioi urtetik, Utah eta Harvard Unibertsitateetako bi ikertzaileren arabera. Oinak ere, noski, moldatuta eta egokituta daude korrika-saioetan lurraren kontra egiten dituzten talkak jasateko. Eta, jakina, oin-zola lurrean zuzenean jarrita korrika aritzeko eboluzionatu zuten, ez oinetakoen barruan aritzeko.
2013/04/18
bitxikeria
Jatekoa, makillajea eta... klik! argazkia
Argazkietako jakiek jateko gogoa sortzen dute. A ze itxura! Baina ez ezazue horrelakorik egin, ez jan. Zergatik? Batzuetan ez delako dirudiena. Zuku freskagarri hori, agian, ez da zukua. Eta dirudien hori izan arren, zukua adibidez, sarri, makillatuta egoten da. Festarako jantzia! Argazkietan agertzen den esneak fresko-itxura izan dezan, platerak garbitzeko xaboi-burbuilak jartzen dizkiote gainean. Gosariaren argazkia egiteko tranpa handiagoa da; ez da esnerik erabiltzen. Esnez eta zerealez beteriko katilukoa ez da esnea; kola da. Esneak zerealak bustiko lituzkeelako eta bigun-itxura hartuko luketelako ordezten dute esnea kolagatik.
2012/02/20
nola funtzionatzen du
Darwinen ideia
Charles Darwin duela 200 urte jaio zen, eta bizidunen eboluzioari buruzko liburu ezagun bat idatzi zuen, duela 150 urte. Ideia nagusi bat defendatu zuen: espezieak arbaso komun batek ahaidetzen ditu, eta, gainera, aldatu egiten dira denboran zehar. Espezieak ahaidetuta daudela ikusiko duzu joko honetan.
2012/02/06
bitxikeria
Munduko sugerik handiena
Munduko sugerik handiena Kolonbian bizi izan zen. Orain dela urte asko. Orain dela 58 – 60 milioi urte. Oso luzea zen, autobus bat bezain luzea. 13 metro luze zen. Eta, luzea izateaz gain, zabala ere bazen: nekez sartuko zatekeen etxeko atetik. Hortaz, pisutsua ere bazen. Tona bat baino gehiago pisatzen zuen, 1.135 kilogramo. Suge erraldoi mota haren izena Titanoboa Cerrejonensis da.
2012/01/26
artikulua
Izpi detektikbea
Eliza bat berritzera joan, horma garbitzen hasi, margo- eta igeltso-geruzak kendu, eta... zurbil geratu ziren langileak horma-irudi bat zegoela ikusi zutenean!
2011/07/13
esperimentua
Iparrorratza
Iparra galduta zabiltza? Egin dezagun, hortaz, iparrorratz bat, modu erraz batean.
2011/06/24
esperimentua
Musika-notak
Musika gustatzen zaizu, baina ez dakizu instrumentu bat jotzen? Eraiki zurea!
2010/07/16
artikulua
Egiptoarren astoak
Egipton, aurkikuntza arkeologiko ugari egiten da, historia aberatsa duen lurraldea baita. Baina, kasu honetan, izugarrizko sorpresa hartu zuten arkeologo batzuek: hilobi batzuetan, faraoiak beharrean, 10 asto aurkitu zituzten ehortzita!
2010/06/24
artikulua
Txiklea
Behin eta berriz murtxikatu, puztu, puxika egin eta lehertu, ahotik atera eta berriro sartu... Txikleak aukera asko ematen ditu gozamenerako.
2010/06/11
artikulua
Armixen kuttuna: txokolatea
Txokolatezalea zara? Bai? Baita Armix ere! Kontuz ibili, beraz, txokolatea jaten ari bazara; hura inguruan badabil, puxka bat kentzen saiatuko da, seguru. Ai, txokolatea zuhaitzetan haziko balitz! Baina... orain gogoratzen dut, zuhaitzetan hazten da eta!
2010/04/20

Hurrengoak


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com