Elhuyar - Zientzia
2017/11/25
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 

Lapikoa

lapikoa
  • Lapikoan borbor
  • Nola funtzionatzen du
  • Bitxikeriak
  • Esperimentuak
  • Artikuluak

Azken edukiak

Aurrekoak Hurrengoak

Lapikoan sartu diren azken edukiak (3/46)

artikulua
Oinutsik korrika egiteko jaioak gara
Gizakiok aspalditxotik dugu gorputza korrika aritzeko egokitua; duela bi milioi urtetik, Utah eta Harvard Unibertsitateetako bi ikertzaileren arabera. Oinak ere, noski, moldatuta eta egokituta daude korrika-saioetan lurraren kontra egiten dituzten talkak jasateko. Eta, jakina, oin-zola lurrean zuzenean jarrita korrika aritzeko eboluzionatu zuten, ez oinetakoen barruan aritzeko.
2013/01/01
artikulua
Dunak eraikitzen
Euskal Herriko hondartzetan, hondarra, jendea eta toldoak dira nagusi. Baina Euskal Herriko hondartza batzuetan, hiru horiez gain, beste objektu batzuk ere ikus daitezke: zertarako ote dira?
2012/12/01
nola funtzionatzen du
Matematika inurrientzat
Paperezko zintekin jolastuko gara, eta orduan ulertuko dugu nola den posible zintaren bi aldeetan marraztea arkatzik altxatu gabe!
2012/04/11
artikulua
Animalia pozoitsuetan pozoitsuenak!
Erlearen ziztada ez da batere atsegina. Bainua hartzera joan eta medusa batek heltzea ere zorte txarra da; eta, min egiten du! Gure inguruan bizi diren animalia pozoitsuak dira erleak, liztorrak, medusak eta xabiroiak, adibidez. Baina pozoitsuak izan arren —eta min egiten duten arren— ez dira arriskutsuak. Munduan barrena badira oso arriskutsuak diren animaliak. Horietako batzuk hilgarriak dira, kontuz!
2012/04/03
bitxikeria
Txinpantzeak, bai indartsuak!
Hau bai txinpantze-koadrila ederra! Zuek ere koadrilan egoten zarete? Txinpantzea gizakiaren lehengusua dela esaten da maiz. Eta, egia da, antz handia dugu. Txinpantzea 1,70 metro luze izan daiteke, baina gizakia baino askoz indartsuagoa da. Boxeolariek ere jai dute animalia honen aurrean. Izan ere, gizakia baino lau aldiz indartsuagoa da.
2012/03/19
esperimentua
Gordina eta egosia nola bereizi?
Arrautzak egosi ondoren, hozkailuan sartu dituzue. Nahi gabe, arrautza gordinen ondoan kokatu dituzue. Zein da zein?
2012/03/13
artikulua
Kaka? Ez, loreontzia!
Ikerketa eta asmakizun guztiak ez dira laborategietan sortzen. Esperientziak balio handia du, eta horixe erakutsi digute Amerikako Estatu Batuetako Conneticut estatuko bi baserritarrek. Ezin ekologikoagoak diren loreontziak asmatu dituzte, behi-kakaz edo simaurrez eginak.
2012/03/07
nola funtzionatzen du
Ubelduak
Zenbat ubeldu dituzu belaunean? Nola egin zenituen? Zer koloretakoak dira?
2012/02/27
bitxikeria
Jatekoa, makillajea eta... klik! argazkia
Argazkietako jakiek jateko gogoa sortzen dute. A ze itxura! Baina ez ezazue horrelakorik egin, ez jan. Zergatik? Batzuetan ez delako dirudiena. Zuku freskagarri hori, agian, ez da zukua. Eta dirudien hori izan arren, zukua adibidez, sarri, makillatuta egoten da. Festarako jantzia! Argazkietan agertzen den esneak fresko-itxura izan dezan, platerak garbitzeko xaboi-burbuilak jartzen dizkiote gainean. Gosariaren argazkia egiteko tranpa handiagoa da; ez da esnerik erabiltzen. Esnez eta zerealez beteriko katilukoa ez da esnea; kola da. Esneak zerealak bustiko lituzkeelako eta bigun-itxura hartuko luketelako ordezten dute esnea kolagatik.
2012/02/20
esperimentua
Disoluzioak
BEHAR DITUZU: 6 edalontzi, gatza, txokolate-hautsa (Cola Cao, Nesquik, Subixa…) hondarra, kafe-hautsa, jaboi-hautsa eta olioa.
2012/02/14

Aurrekoak Hurrengoak


Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com