Elhuyar - Zientzia
2017/5/23
Lapikoa
Nola funtzionatzen
du
Bitxikeriak
Esperimentuak
Artikuluak
Zuen txokoa
Jokoak
Postalak
Gaiak
 
     Txantiloia deskargatu
Bidali zure iritziak eta iradokizunak
 
 
Nor gara  
 
 

Zer da Zernola.net?

Zernola.net Elhuyar Fundazioak egindako produktua da; 10 urte ingurutik gorako gaztetxoentzako ataria, hain zuzen ere. Zernolak hezkuntza-sistemarekiko paraleloa eta haren osagarria izan nahi du. Ikasleak gustura sartzeko tokia; jolastu, irakurri, eta zientziaren inguruko zaletasuna hartzeko tokia.

Lankidetza, sormena, ikaskuntza eraikitzaile eta esanahiduna. Horiek guztiak hartzen ditugu kontuan edukiak, ZN Olinpiadako probak eta beste diseinatzeko orduan.

Zernolaren egitekoa, baina, ez da Elhuyarretik bakarrik egiteko lana. Gaztexoei begira egiten dugun zerbait denez, bai gaztetxoekin eta bai irakasleekin harremanetan egon nahi genuke, atari bizi eta erabilgarri bat egiteko.

Zuen iritziak eta iradokizunak jasotzeko irrikatan gaude. Edozertarako, idatzi zernola@elhuyar.com-era.

Zuzendaria: Lorea Arakistain Aizpiri
l.arakistain@elhuyar.com
Marketina: Leire Cancio
l.cancio@elhuyar.com

Zelai Haundi kalea, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
Tel.: 943 36 30 40 / Faxa 943 36 31 44

Elhuyar Fundazioa

ELHUYAR 1972an jaio zen, zientzia eta euskara uztartzeko helburuarekin. Eginbehar horri tinko eusteko, Elhuyar Fundazioa sortu genuen 2002an.

Elhuyar Fundazioaren IV. hausnarketa estrategikoan (2006-2009 urte bitartekoa), honela jaso dugu gure xedea:

Zientzia eta teknologia gizarteratzea eta euskararen garapena bultzatzea, eta, horretarako, euskal gizarteari kalitateko eta erreferentziako zerbitzu, tresna eta baliabideak eskaintzea, berrikuntza ardatz izanik eta hezkuntzaren alorrean jarduteko konpromisoa hartuta.

Elhuyar Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta bere helburuekin bat egiten duten bazkideen ekarpenei esker dihardu. Gure egitasmoak gizartean txertatzeko asmo irmoa du, eta, horretarako, euskal gizarteko hainbat eragile bildu ditu: enpresak, erakunde publikoak eta pertsonak. Horrekin lotuta, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (SARETEK) berrikuntzaren arloko erakunde bitartekaria da Elhuyar Fundazioa.

Elhuyar Fundazioak hiru sail ditu gaur egun, eta hauek dira bakoitzaren helburuak:

  1. 1 - Edizioak: material didaktikoa eta aisialdikoa sortzea edo/eta argitaratzea (liburuak; multimedia; sareko produktuak)
  2. 2 - Hizkuntza Zerbitzuak: Euskara garatzeko eta normalizatzeko hizkuntza-baliabide, tresna eta zerbitzuak sortzea eta eskaintzea (hiztegigintza, itzulpengintza, software-lokalizazioak, hizkuntza-kontsultak, hizkuntza-zuzenketak, hizkuntza-teknologien alorreko I+G+B)
  3. 3 - Zientziaren Komunikazioa: zientzia eta teknologia gizarteratzea eta gai horiekiko jakin-mina sortzeko baliabide eta zerbitzuak ematea.

Informazio gehiago: www.elhuyar.org
Harremanetarako: elhuyar@elhuyar.com

Zientziaren Komunikazioa

Hasieratik, Elhuyarren egiteko nagusietako bat zientzia eta teknologia gizarteratzea izan da; zientzian eta teknologian nonahi sortzen diren berriak euskal gizarteari helaraztea eta Euskal Herrian bertan nahiz kanpoan arlo horietan zer egiten den ezagutzera ematea. Zientziaren Komunikazioa sailean islatzen da helburu hori gaur egun, eta honela laburbiltzen dugu gure xedea: Zientzia eta teknologia gizarteratzea eta gai horiekiko jakin-mina sortzeko baliabide eta zerbitzuak eskaintzea

Langintza horrek fruitu asko eman ditu, eta hainbat dibulgazio-proiektu ditugu martxan gaur egun, garrantzitsuenak hauek:

  • - Elhuyar Zientzia eta Teknika hilabetekaria
  • - Zientzia.net, zientziari buruzko web gune orokorra
  • - ZerNola.net, gaztetxoentzako zientziari buruzko web gunea
  • - Basqueresearch.com, euskal ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren web gunea
  • - Teknopolis telebista-saioa
  • - Norteko Ferrokarrilla irratsaioa
  • - Kolaborazioak hainbat komunikabidetan
  • - CAF-Elhuyar dibulgazio-sariak
  • - Hitzaldiak
  • - Lehiaketak

Kanpo-zerbitzu espezializatuak ere ematen ditugu, betiere zientziaren dibulgazioan dugun eskarmentua eta jakintza oinarri hartuta.

Informazio gehiago: www.elhuyar.org
Arduraduna: Maria Gil
m.gil@elhuyar.com

 

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamendua  


359 harpidedun
ditugu Zernolan

Elhuyar sarean

 

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa

webmaster@elhuyar.com